XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BORTZGARREN, SEIGARREN, ZAZPIGARREN ITURRIETAN, bataioan, konfirmazionean eta Eukariztian bezala, hurrupatzen ditu kristauak, sail berri bati buruz, indar berriak.

Apezterat doanak Ordenaz ardiesten ditu, bere eginbide berrien araberako, ahal eta grazia bereziak.

Ezkontzerat doatzinek, elgarri Kristo baitan beren baia emanez, munduaren geroa finkatzen dute eta bien bideko urratsak Kristoren graziaz saindutuak dire.

Zuek, senarrak, maita zazue zuen emaztea, Kristok Eliza maitatu duen bezala, bere burua eman baitu harentzat, haren saindutzea gatik... Biak bat izanen (zarezte).

Mixterio handia da: Kristo eta Eliza gogoan naiz mintzo.

Dena den, zuetarik bakotxak maita beza bere emaztea bere burua bezala, eta emazteak errespeta dezala bere senarra.

Behar da kuraie, hola bizi guzirako abiatzeko; bainan amodioak ez du deusen beldurrik; eta Kristoren graziak emaiten dio irauteko edo bideko traben gainditzeko indarra.

ZAZPIGARREN ITURRIA: erien oliodura

Zuetarik norbeit eri ote da? dei egin diezotela Elizako apezeri; eta otoitz egin dezatela haren gainean, olioz gantzuten dutelarik Jaunaren izenean.

Eritasun handia, heriotzerat deramaken eritasuna: indar onen eta indar tzarren arteko gudu-aldia gizonaren bihotzean.

Oliodurak pizkortzen du bihotza, ez dezan ilunberi amor eman; bainan bai, garraituz doan, argiari buruz.